Topagunearen Batzar Nagusia maiatzaren 14an

Maiatzaren 14an egingo da Topagunearen 2011ko Batzar Nagusia. Aurten, Kongresuaren bilkurak eraginda, ohikoa baino beranduago egingo da urteko batzarra, baina urteroko hitzordua ez da bertan behera geratu. Ohiko gaiez gain, Kongresuaren jarraipenaz eta ondorioetaz tarte bat hartzeko baliatu nahi da aurtengo batzarra, mugimenduarentzako hurrengo hilabeteak ere garrantzitsuak izango baitira.

Batzarra maiatzaren Iurretako Kultur Etxean egingo da eta deialdia zein dokumentazioa bazkide guztiei bidali zaie jadanik. Ondoko gai zerrenda izango da egun horretan:

  • Aurreko batzarreko aktaren onarpena
  • 2010 urteko jardueraren memoria eta balantze ekonomikoa onartzea
  • 2011 urteko Kudeaketa Plana eta aurrekontua onartzea
  • Euskaldunon Elkarteen Kongresua
  • Bazkide berrien onarpena
  • Zuzendaritza Batzordea berritzea
  • Bestelakoak eta bakoitzak dakarzkienak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude