EUSKO JAURLARITZA – IKT diru-laguntza deialdia
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko egitasmoak diruz laguntzea.
Honako hauek dira laguntza-mota honetara bil daitezkeen egitasmoak:
• A multzoa: Euskarazko atari eta web guneak edo Interneterako euskarazko eduki berriak.
• B multzoa: Softwarea euskaraz sortzea edo eta euskarara lokalizatzea.
Eskaerak aurkezteko epea: 2011ko ekainaren 10a.
GIPUZKOA FORU ALDUNDIA – Gipuzkoa 2.0 diru-laguntza deialdia
Kultura eta euskarazko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako.
Honako hauek dira laguntza-mota honetara bil daitezkeen egitasmoak:
• Kultur gaiei buruzko lan monografikoak argitaratzeko edo editatzeko diru-laguntzak
• Edukiekiko eta edukien arteko elkarreragintza eta sarbidea errazten duten tresna teknologikoak garatzeko diru laguntzak
• IKTak erabiliaz, edukiak euskara hutsean hedatzeko enpresentzako dirulaguntzak
• IKTak erabiliaz, kultur esparruko edukien hedapen proiektuetarako diru laguntzak
Eskaerak aurkezteko epea: 2011ko ekainaren 10a.
EUSKO JAURLARITZA – EUSKALGINTZA ETA HEDABIDEAK diru-laguntza deialdiak
Maiatzaren 20an (ostirala) argitaratuko dira (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria)