Oraindik ez duzu EHZ ezagutzen?

 

Hurbiltzen ari da EHZ festibalaren 16. edizioa. Heletan (Behe Nafarroa) Uztailaren 1ean, 2an eta 3an ospatuko da Euskal Herri mailako jaialdi aintzindaria. Oraingo honetan ere kontzertu programazio interesgarriarekin.  Baina musika jaialdia baino askoz ere gehiago da Euskal Herria Zuzenean festibala. Urtero urtero berritzen den proiektuak sorrerako printzipio eta baloreak mantentzen ditu. Aurtengo edizioa “Mugetatik at!” lelopean dator eta musikaz gain, euskararen defentsa, elkartasuna, justizia soziala eta bazterketa ororen errefuxa hedatu nahi ditu festibalak. Pertsonen eta elkarteen truke eta elkartasun momentu bat er e izan nahi du.

Oraindik ez duzu EHZ ezagutzen? Esperientzia interesgarri honetan parte hartzeko aukerak ondokoak dira:

1.-Ikusle moduan, egun bakoitzerako  edo asteburu osorako sarrera erosiz.

2.-Laguntzaile moduan parte hartuz, egun bateko laguntza edo asteburuko laguntza eskainiz. Horren truke festibalerako pasea eta otorduak ere lortu daitezke. Festibalaren izaera zuzenean ezagutzeaz gain.

3.-Zure herrian ekimen honen informazioa emanez webgunea, tokiko aldizkaria edo eta kartelen bitartez.

4.-EHZ jaialdian Topagunean Elkarteen Herrixka gunean Topaguneak izango duen estand-ean zure elkartean sortutako produktu Oraindik ez duzu EHZ ezagutzen?eta materialak aurkeztuz.

 Informazio +

 

 

Argazkia: Kanaldude Herri Telebista.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude