Mintza Eguna 2011, ekainaren 4an Elizondon

BertsolariakUrtea aurrera doa konturatu gabe. Uda gero et ahurbilago dugu eta, harekin batera, Mintza Eguna ere ate joka datorkigu. Mintzapraktika egitasmoen jaiaren seigarren edizioa Elizondon egingo dugu,
ekainaren 4an, larunbata. Egun pasa ederra, Elizondoko txokoak eta historia hobeto ezagutzeko, eta mingainak dantzan jartzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.

Bazkalosteko giroa aprobetxatuko dugu mintzapraktika egitasmoen bilakaeran parte hartze eta garrantzia berezia izan duten zenbait erakunde eta laguni eskerrak eman eta opari xume bat ere egiteko.

Ondoren, kantuan, dantzan eta, nola ez, mintzapraktikan ere aritzeko aukera egongo da. Hona hemen egitarau zehatza:

  • 11:00etan Ongi etorria eta hamaiketakoa Merkatu plazan
  • 12:00etan Ibilaldi gidatua tokiko berezitasunak ezagutzeko.
  • 13:30ean Mintzabermuta
  • 14:30ean Bazkaria Merkatu Plazan (eguraldi txarra eginez gero frontoian).
  • 16:00etan Sari banaketa.
  • 16:30ean Euskal erromeria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude