Kontratazioa laguntzeko indarrean dauden diru-laguntzak

LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUA: LANGABETUEN (EAEkoak) KONTRATAZIOA BULTZATZEKO DIRU-LAGUNTZA

Diruz lagun daitekeen jarduna: Interes orokorreko eta/edo gizarte bazterketako jarduerak gauzatzeko jarduerak:
– Teknologia berriak
– Energia berriztagarriak
– Zuntz bidezko banda zabaleko azpiegitura berrien garapena
– Ingurumenarekin lotura duten lanak
– Hondakinak birziklatu eta berrerabiltzea
– Hezkuntza eta eskola-ekipamenduen mantentze lanak
– Kultura, hezkuntza eta osasuna sustatzea
– Turismoarekin, aisialdiarekin eta kirolarekin lotutako jarduerak
– Artea eta ondarea lehengoratzea
– Hurbiltasun-zerbitzuak
– Komunitaterako zerbitzuak
– Landa eta hiri-ingurumena mantentzeko eta lehengoratzeko lanak

Kontratatuko diren pertsonak (Lanaldi osoko lan-kontratuak, 2011ko otsailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean)
– Langabetuak deialdia argitaratzen denean edo kontratazio-egunaren aurreko 5 urteetan 3 urtez.
– Erakundeek hautagaiak eskatuko dizkiote Lanbideri.
– Lanbidek egokitzat ematen dituen hautagaiak aukeratuko ditu.

Diru-laguntza
– 1.500, 1.700 edo 1.900 € hilean.
– Gehienez 6 hilabete lagunduko dira.

Eskaerak aurkezteko epea: 2011ko urriaren 31n bukatuko da.

 

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA: ENPLEGAGARRITASUNA SUSTATZEA, PRAKTIKALDIKO KONTRATAZIOAREN BIDEZ

Lehenengo esperientzia ematea unibertsitateko titulazioa eta lanbide heziketako titulazioa dituzten Bizkaiko gazteei.

Neurriak
Praktiketako kontratuak (6 edo 12 hilabete)
Pizgarriak:
– 7.000 € gehienez (12 hilabete) + 2.000 € (jarraipenarekin)
– 3.000 € gehienez (6 hilabete) + 1.000 € (jarraipenarekin)

Eskaera aurkezteko epea:
– 2011/01/01etik 2011/07/31ra bitartean egindako kontratuentzat: 2011/05/01etik 2011/08/31ra bitartean.
– 2011/08/01etik 2011/12/31ra bitartean egindako kontratuentzat: 2011/10/01etik 2012/01/31ra bitartean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude