Indarberrituta!

Indarberriturik!!Apirilak 19an Garaioko Otaza etxean izan genuen formazio saiotik INDARBERRITUTA itzuli ginen. Horren arrazoia faktore askoren batura: paraje zoragarria, GaraiON NaturArteko lagunek egin ziguten harrera goxoa (eta bazkaria!) jasotako motibazio saioak gogoetarako piztu zigun gogoa, elkarrekin egon eta konpartitzeko nahia eta talde izaera indartzeko sentitzen dugun beharra.

Horrelako gehiago antolatu behar direla esanez elkar agurtu genuen. Topagunetik agindua betetzeko ahalegin guztia egingo dugu. Noski baietz!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude