Buah Txabal!! antzezlana EHn zehar

AED elkartearen eskariz, Buah txabal! antzezlana idatzi du Unai Iturriagak. Estreinaldia apirilaren 10ean egin zuten Markiña-Xemeinen, arreta ezin hobeaz, eta harrezkero beste bost herritara iritsi da obra. Datozen aste eta hilabeteetan ere hainbat lekutan izango dute Buah txabal! ikusteko parada. Urrutiago joan barik, maiatzean bertan, Arrasaten, Irunen, Lasarten eta Oñatin. Gero, Lantziego, Lakuntza, Ermua, Berango, Arrigorriaga…

 ZERGATIK ETA ZERTARAKO Buah txabal!

 Euskararen erabilera bultzatzeko lanean dihardugunon artean, sarri entzuten ditugu horrelako esaldi ezkorrak: “oso zaila da gazteei euskararen inguruan hitz egitea…”, “ez dute kontzientziarik hizkuntzarekiko…” , “ez dugu asmatzen mezuekin…” eta antzeko maina pilo bat.

 Hortaz, gazteengana modu eraginkorrean hurbiltzeko ahalegin gisa erabaki zuten AEDn antzerki lan bat enkargatzea, eta horren bila jo zuten Unai Iturriagarena. Gazteei, euskararen inguruan, hizkuntza ohituren eta jarreren inguruan, argi eta garbi, itzulinguru barik, konplexu barik, ausardiaz, hitz egingo eta pentsaraziko dien obra beten bila.

 Buah txabal! ez da beraz, denbora-pasa hutserako sortutako ikuskizuna, dibertigarria izan arren. Hori baino gehiago, uste dugu, Buah txabal! lan tresna bikaina dela euskara gazteen artean bultzatzeko ahaleginean dihardugun guztiontzat: elkarte, herri-administrazio, ikastetxe, gaztegune, udaletxeak…

 ZEINENTZAT Bua txabal!

Buah Txabal!!! antzezlana EHn zehar Oro har publiko gazteari zuzendutako antzerki lan bat da, baina ez bereziki gaztetxo-gaztetxoei, 16-17 urtetik aurrerako publikoari baizik. Eta hortik gora, euskaldun ororentzat, obran azaleratzen diren egoerak ez baitira gazteen artean ematen bakarrik.  

 Ekoizpen aldetik, formatu txikiko antzezpena da, xume-xumea bitartekotan, aktore bakarrekoa (Jon Zubiaga, “Osoron”) eta gazteak ibiltzen diren guneetan (taberna, gaztetxe, gazteleku…) antzezteko aproposa.

 

 Informazio + AED elkartean

2 comments for “Buah Txabal!! antzezlana EHn zehar

  1. Nestor
    2017/08/28 at 19:01

    Kaixo, jakin nahiko genuke zenbatekoa den antzezlanaren katxea.
    Mila esker zuen arretagatik.

    Nestor.

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude