Noaua eta Berriaren titularrak TOKIKOM.COMen

Albiste onak ditugu Usurbil aldetik: izan ere, bertako NOAUA astekariak bat egin berri du TOKIKOM ekimenarekin. Hori dela eta, aste honetatik aurrera Usurbilko astekariko titularrak eta informazio orokorra aurki daitezke TOKIKOM.COM albiste agregatzailean, orain artekoekin batera.

Bestalde, duela aste pare bat sinatu genuen hitzarmenari jarraiki, aste honetatik aurrera BERRIA.INFOko titular nagusiak ere irakur daitezke TOKIKOMen.

Informazio lokala eta orokorra uztartzeko hitzarmen hau pausu txikia baina garrantzitsua da alde bion albiste eskaintza osatzeko, eta espero dugu etorkizunera begira hurbiltzeko eta elkarlanean jarduteko bide luze baten hasiera izatea. Gogoan izan, hitzarmenaren arabera, horretan interesa duzuen tokiko hedabideok ere aukera duzuela BERRIA.INFOren titularrak RSS bidez eta zuen edizio digitaletan txertatzeko.

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude