FORMAZIO ESKAINTZA

2010eko azaroak 12an Haur eta Gazte Saileko urteko batzarra egin genuen Elgetako Espaloia Antzokian. Orduan 2011 urteari begira egiteko batzuk zehaztu genituen eta horietariko batzuei heldu diegu eta beheko eskaintzan agertzen den moduan antolatu eta eskaintzen dizkizuegu:
Haur eta Gazte Saileko arduradun eta koordinatzaileentzakoa formazio eskaintza apirilak 19, asteartea, Ozaetako OTAZA etxean (Garaio-Araba) ondoko eduki proposamenarekin:
 
EGITARAUA:
 
    10etan harrera
    10:15 Garaion Naturartea proiektuaren aurkezpena eta elkarlanerako aukeren azterketa.     
    11:15 an kafea
    11:30 tan Zergatik ez? euskararen erabilera soziala bultzatzeko tailerra.
    14:00 amaiera, balorazioa eta elkarrekin  menua jatera (aukeran noski)
 
HELBURUAK:
  1.  GaraiON NaturArtea proiektuak Udalekuak eta egonaldiak antolatzeko aukera eskaintzen ditu, besteak beste. Badira euskara elkarte pareFormazio eskaintza bat aukera hori baliatu eta elkarlanean aritzen direnak. Elkarlanerako aukerak aztertu eta zabaltzea da aurkezpen saiotxo honekin bilatuko duguna.
  2. Zergatik EZ? Euskaldunentzako, euskararen erabilera soziala butlzatzeko tailerra da. Tailerrean gogoeta bat planteatzen da eta bakoitzaren jarrera aztertzen da. Tailer praktikoa da. Bada elkarteren bat tailerra erabili duena Udalekuetan parte hartuko duten hezitzaileentzako motibazio saio gisa. Beste elkarteren batek haien urteko hezitzaile taldearekin. Hala ere, haur eta gazte sailean orokorrean motibazio saio ezezaguna delakoan gaude. Hori dela eta tailerrean parte hartuz, berau ezagutzea proposatzen dizuet, ondoren zuen lanean zein aplikazio eman hobeto ikus dezazuten.
IZEN EMATEA:
 
  • Izena ematea (apirilak 15a baino lehen) eta informazio +.
  • Dohako saioa da.
  • Elkarrekin bazkaltzeko modua antolatutko dugu. Bazkaria bakoitzaren kontura joango da.
  • Tokia ezagutzen ez duzuenontzako aukera izan daiteke bidean elkartzea eta haraino elkarrekin edo elkarren atzetik joatea. Edo kotxeak konpartitzeko ere. Aukera hau baliatu nahi izanez gero izena ematean adierazi mesedez.
INFORMAZIOA GEHIAGO
Argazkia:  “Ikasten”; egilea  Mr. Theklan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude