UDALEKUAK 2011

Udalekuak 2011

Aurreko urteetan bezala, EGK ko Astialdi Forotik guregana jo dute udako oporretarako dagoen aisialdiko eskaintza hezitzailea jasoko duen euskarri zabalgarria egiteko. Euskarri horietan (eskuorriak eta kartel zabalgarriak) zuen elkartean antolatzen dituzuen UDALEKUEN berri emateko aukera izango duzue. Udako eskaintzaren berri emango duen material hau, lurraldeka toki askotara zabaltzen da: aisialdi talde, erakunde, udaletxe, eskola, guraso elkarte, informazio bulego, ekipamendu…

Zuen elkarteak aurtengo udarara begira antolatu duen eskaintza bertan agertarazi nahi baduzue martxoak 31a baino lehen zuen udalekuen datuak Topagunera bidali beharko dituzue.

Informazioa: Sonia Perez Anguera

Argazkia: Topagunea.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude