Informatika zerbitzu eskaintza

Topaguneari zerbitzu informatikoa eLAIA it enpresak eskaintzen dio. eLAIA it-k enpresa eta elkarteei zuzendutako informatika zerbitzu profesionalean oinarritzen du bere jarduna.

eLAIA it-k Topagunearen bazkideei zerbitzu informatiko azkar eta profesionala luzatzen die eta horrez gain, software askea erabiltzeko aukera (ekonomikoki ahalik eta kosturik txikiena izan dadin eta gainera hainbat soluzio euskaraz jartzeko aukera dagoelako).

Hauek dira eLAIA it enpresak proposatzen dituenak:

  • Ordu kopuru tartekatu bat, non zenbat eta ordu gehiago, prezioa murriztu egiten den.
  • Urtean kuota finkoa eta ordu mugarik gabeko kontratua. Zerbitzu hau erabiltzen duten elkarteek, material zein proiektu berrietan prezio berezia izango dute.

Zerbitzuan interesa duten elkarteen arabera eskaintza luzatuko du eLAIA it-k, baina horretarako elkarteok dituzuen ordenagailu kopurua ezagutu behar du. Beraz interesa duzuenok erantzun aste honetan (beheko helbidera) bi galderei hauei:

  • Zenbat ordenagailu PC dituzue bulegoan?
  • Zenbat Mac OS dituzue bulegoan?

Informazio guztia jaso ondoren eLAIA it-k eskaintza zehatza egingo dizue.

  • e-posta: administrazioa2[a bildua]topagunea.org
  • Telefonoa: 94 621 41 15 (Goizane)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude