Astearteaan amaituko da IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITUn elkartearen izena emateko

 

Euskarazko liburuen irakurketa sustatu nahi duten elkarteek IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoaren bitartez egiteko aukera izango dute aurte ere. Horretarako  kulturgintza@topagunea.com helbidera idatzi beharko dute asteartea, martxoak 15, bitartean

Egitasmo honek, ondorengoa  proposatzen du.

1- Herriko liburutegian euskaraz dagoen edozein liburu hartu.
2- Etxera eraman, irakurri eta gero liburutegira itzuli.
3- Itzulitakoan, fitxatxoa bete eta erosketa-txeke bat jaso liburutegian bertan.
4- Txekearekin, euskarazko beste edozein liburu % 25 merkeago erosi. ( Euskara elkarteko kide bagara txekearen balioa %50ekoa izango da.)
5- Liburua, lagun bati oparitu. ( edo zeure buruari, merezi duzu eta)

 

2010ean, laugarren edizioan,  16 herritan ipini zuten martxan. Liburutegi gehienenetan, adin tarte ezberdinen euskarazko liburuen maileguak igotzeaz gain, 903 irakurle-fitxa bete ziren eta beste horrenbeste erosketa-txeke banatu. Txekeak erabilita 601 liburu saldu ziren, 2009an baino %12 gehiago.

Liburuaren nazioarteko egunean, hau da, apirilaren 23an, ipintzen da martxan egitasmo hau beti, eta hiru hilabetez luzatzen da, uztailaren bukaera arte .

TOPAGUNEAk koordinazio, komunikazio, atal baten finantziazioa eta erosketa-txeke guztien ordainketa hartzen du bere gain. Tokiko elkarteen ardura izaten dira, ordea, dagokion diru ekarpena, liburutegi eta liburu dendekiko lankidetza bideratzea eta  herri mailako sustapena.

Informazio gehiago aurkituko duzue webgunearen dokumentazio atalean dituzuen hiru dokumentuetan.

Gogoratu, asteartea izango daparte hartzea jakinarazteko azken eguna.

ANIMATU. ZABALDU ZUEN HERRIETAN EUSKARAZ IRAKURTZEAREN PLAZERA.

Informazio gehiago kulturgintza@topagunea.com ( Manuel )

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude