Irakurri, gozatu eta oparitu. Apiriletik uztailera, bosgarrenez

HPIM4834photo © 2006 UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digitala | more info (via: Wylio)

Euskarazko liburuen irakurketa sustatzea helburua daukan egitasmo honek, ondorengoa  proposatzen du.

1- Herriko liburutegian euskaraz dagoen edozein liburu hartu.
2- Etxera eraman, irakurri eta gero liburutegira itzuli.
3- Itzulitakoan, fitxatxoa bete eta erosketa-txeke bat jaso liburutegian bertan.
4- Txekearekin, euskarazko beste edozein liburu % 25 merkeago erosi. ( Euskara elkarteko kide bagara txekearen balioa %50ekoa izango da.)
5- Liburua, lagun bati oparitu. ( edo zeure buruari, merezi duzu eta)

Horixe da egitasmoaren funtzionamendua. Helburua, euskarazko irakurzaletasuna sustatzea da.

2007tik egiten ari den eta urtero balantze positiboa uzten duen egitasmoa da hau. Iaz 16 herritan ipini zuten martxan. Liburutegi gehienenetan, adin tarte ezberdinen euskarazko liburuen maileguak igotzeaz gain, 903 irakurle-fitxa bete ziren eta beste horrenbeste erosketa-txeke banatu. Txekeak erabilita 601 liburu saldu ziren, 2009an baino %12 gehiago.

Liburuaren nazioarteko egunean, hau da, apirilaren 23an, ipintzen da martxan egitasmo hau beti, eta hiru hilabetez luzatzen da, uztailaren bukaera arte ia.

Informazio gehiago aurkituko duzue webgunearen dokumentazio atalean dituzuen hiru dokumentuetan.

Parte hartu nahi duten elkarteek martxoaren 15era arteko epea izango dute kulturgintza[abildua]topagunea.com helbidera idatzita izena emateko .

ANIMATU. ZABALDU ZUEN HERRIETAN EUSKARAZ IRAKURTZEAREN PLAZERA.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude