Euskarazko 75 hedabidek editorial bateratua kaleratu dute

Euskara hutsez diharduten 75 hedabidek editorial bateratua kaleratu dute gaur, sektorearen garrantzia azpimarratu eta erakundeei behar bezalako babesa eskatzeko. Mundu osoan hedabideen alorrak bizi duen egoera zaila kontuan hartuta, 600 langiletik gora biltzen duen euskarazko hedabideen sektoreak ere beste hainbat sektoreren alde egin denaren moduko apustua merezi duela aldarrikatzen dute sinatzaileek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude