Azken egunak Kongresuan izena emateko

kongots26_txGero eta gutixago falta da Euskaldunon Elkarteetako kideok otsailaren 26an Bilbon elkarrekin batzeko. 
Gogoan izango duzuenez, ostiralean amaituko da Kongresuan izena emateko epea; beraz, egun batzuk besterik ez dituzue Kongresuko webgunetik pasatzeko eta izen-emate fitxa betetzeko!

Gure historian mugarria markatu nahi dugu XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresuan; Horregatik, otsailaren 26an hitzordu garrantzitsua dugu; Bilboko Alhondegian goizez eta eguerditik aurrera Kafe Antzokian, Euskaldunon Elkarteen bilguneon festan.

Autobusak Debagoienetik eta Debabarrenetik

Joan den astean Debagoieneko euskara elkarteek otsailaren 26ko egitarauaren aurkezpena egin zuten. Bertan egon ziren Arrasateko AED eta Txatxilipurdiko, Bergarako Jarduneko  eta Aretxabaletako Loramendiko kideak. Denek ere Bilboko ekitaldietan parte hartzeko deialdia egin zieten bai euskara elkarteetako bazkideei eta baita herritar orori  ere.

Bertan adierazi zutenez, otsailaren 26an Bilboko kongresura joateko autobusa antolatzeko asmoa dute Debagoieneko elkarteek. Nerea Mendizabalen hitzetan, “bailara osoan izena ematen duen jende kopuruaren arabera baldintzatuta egongo da, baina baikorrak gara horretarako”.

Autobusa goizeko 8:00etan irtengo litzateke Aretxabaletatik, eta Arrasate eta Bergarako jendea jaso ostean, Bilbora abiatu. Bueltatzeko ordua arratsaldeko 20:00etan izango litzateke. Interesatuek lehenbailehen jakinarazi behar diote AED Elkarteari (943 77 12 28)

Debabarreneko elkarteak ere autobusa jartzeko aukera aztertzen ari dira. Interesatuok lehenbailehen adierazi Eibarko …eta Kitto! (943 20 67 76), Elgoibarko Izarra (943 74 16 26) edo Soraluzeko Pil-pilean elkartean (943 75 13 04)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude