Palindromo lehiaketa AEDren eskutik

AED palindromo lehiaketaArrasateko AED elkarteak palindromo lehiaketa du abian otsailaren 11ra arte. Euskal Herri osoko euskaldunek har dezakete parte, palindromoa sortu eta AEDra e-mailez bidaliz. Bi sari egongo dira, Euskal Herriko eta Arrasateko palindromorik onenentzat.

Ez badakizue ere, palindromoa aurretik atzera nahiz atzetik aurrera berdin irakurtzen diren hitza edo esaldia.

 

OINARRIAK

  • Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aukez dezake.

 

  • Lanek ulergarriak eta zentzudunak izan beharko dute ezinbestean.

 

  • Palindromoen luzera baloratuko da, nahiz eta epaitzerako orduan ez den izango erabakigarria. Palindromoen luzera hitzen arteko espazioak kontuan hartu gabe neurtuko da.

 

  • Epaimahaia, Markos  Gimeno palindromogileak, Erdu AEK-k eta Arrasateko Udal Euskaltegiak osatuko dute.

 

  • Lanak, aed@aedelkartea.com helbidera bidali beharko dira, abenduaren 28tik  otsailaren 11ra bitartean. Palindromoarekin batera egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa jarri beharko dira.

 

  • Irabazleak, otsailaren 21ean, emango dira ezagutzera AED Elkartearen web gunean: www.aedelkartea.com eta facebook-en.

 

  • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea suposatzen du.

 

 SARIAK

Euskal Herriko onenari:

Debako Txindurri Iturri Nekazalturismo-Sagardotegian bi lagunentzako sagardotegiko afaria, logela bikoitza eta gosaria.

 

Arrasateko onenari:

Arrasateko Txondorra Erretegian lau pertsonentzako etxeko menu berezia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude