KULTUR ERROTAren IKUSKIZUNEN ZERRENDA berria ( 2011ko urtarrila)

TOPAGUNEAren Kultura Sailak KULTUR ERROTAren 14. edizioaren lehenengo eskaintza, urtarriletik uztailera bitartekoa, martxan jarri du. Tarte horretan, Federazioak bazkideak diren euskara elkarteek antolatu ohi  duten 80 kultur emanaldi inguru kudeatu eta finantzatzeko asmoa du. Elkarte bazkideok urtarrilaren 11tik otsailaren 2ra   bitarteko epea daukazue zuen emanaldi eskaerak egiteko. Horretarako, beharrezkoa duzuen informazioa artxiboetan daukazue:

Ø      IRIZPIDEAK. Kultur Errota erabiltzeko hartu beharreko kontuak jasotzen dituen dokumentua; mesedez arretaz irakurri.

Ø      IKUSKIZUNEN ZERRENDA. Aukeran dauden 142 kulturgile eta 166 ikuskizunen zerrenda, eta azken horien gaineko informazioa ( 29 aukera berri). Kulturgile bakoitzaren gainean klikatzen baduzue, ikuskizun horren gaineko informazioa agertzen den orrialdera joan zaitezkete.

Ø      ESKAERA ORRIA. Elkarte bakoitzak bere eskaera proposamenak egiteko erabili behar duena. Datu guztiak eman mesedez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu errota@topagunea.com / 94 621 51 16 (Oihane)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude