KULTUR ERROTA eskaera epea amaitzear LABURBIRArena hastear

 

KULTUR ERROTAren bitartez emanaldiren bat antolatzeko eskaera epea datorren asteko asteartean amaituko da.

Oraingoan, uztaila bitarteko emanaldiak aurreikusi eta eskatu behar dira eta ekainaren hasieran IKUSKIZUNEN ZERRENDA berriztatua bidaliko da elkarteetara hiru asteko epean abendua bitartekoak aukeratzeko.

Oraingo eskaera-proposamenak, otsaila eta martxoan kudeatuko dira, lehentasuna emanaldiaren datak ezarrita.

KULTUR ERROTAren  urte hasierako eskaera epea amaituta, hurrengo egunean, otsailak 1,  asteazkena, LABURBIRAren ( Film laburren zirkuitua) informazioa zabalduko da; aukeratutako ikus-entzunezkoak, sinopsiak, iraupena, baldintzak,…….. eta parte hartu nahi dela jakinarazteko hiru asteko  epea zabalduko da, hilaren 21era artekoa.

 

Informazio gehiago: kulturgintza[abildua]topagunea[puntu]com ( Manuel )

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude