Euskarazko ikus-entzunezko bila Laburbirarako

Topagunea, euskarazko ikus-entzunezko bila dabil 2011ko LABURBIRAren (film laburren zirkuitua) eskaintza osatzeko. Lanak, urtarrilaren 17 bitartean bidali beharko dira DVD formatuan ondoko helbidera.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa

(Laburbira)

Arlozabal 8 bis, 1. C

48220 Abadiño

LABURBIRAren aurtengo edizioa, zortzigarrena dagoeneko, martxoaren 16 eta  apirilaren 22a bitartean egingo da eta bertan euskaraz egindako  mota guztietako ikus-entzunezkoak hartuko dira kontuan; fikzioa, dokumentala, sormenezkoa, spota, klipa, animazioa,…

LABURBIRA urtero egiten den euskarazko ikus-entzunezkoen hedapen zirkuitua da eta, iaz esaterako, 9 lan zabaldu zituen 29 emankizunetan.

Informazio gehiago,  kulturgintza[abildua]topagunea[puntu]org idatzita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude