"Euskara aniztasunean " Jardunaldiak urtarrilaren 25ean

euskara_aniztasunean_kartela

 

Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioak   “Euskara aniztasunean” jardunaldia antolatu du Urtarrilaren 25ean, Durangoko Landako Elkartegian.

Egoera soziolinguistikoa aldatu egin da. Hizkuntz aniztasun errealitate baten aurrean gaude, eta egoera horretan euskarak duen eta izan beharko lukeen tokiaz  hausnarketa bultzatzea du helburu jardunaldiak. Izan ere, gure herrietan bi hizkuntza egiten ziren denborak atzean geratu dira, hizkuntza ugari hitz egiten dira.

Baina, guztion arteko komunikazio eta kohesio hizkuntza euskara al da? Zein bide egin da norabide horretan? Eta zein bide berri jorratu beharko lirateke? Galdera horiei erantzun nahi die, “Euskara aniztasunean” jardunaldiak.

Horretarako, maila akademiko handiko hizlariak, ikerketa berriak, martxan dauden esperientziak, norbanakoen bizipenak eta aurrera begirako estrategiak bilduko ditugu. Topagunetik, parte hartzera animatu nahi zaitugu!

Oharrak:

  • Sarrera doan izango da
  • Bazkaltzeko aukera izango da Durangoko Plateruena kafe antzokian. Prezioa: 15€

 

Izena emateko sakatu hemen

 

euskara_aniztasunean_egitaraua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude