Kultur Errota 2011

errota-baltza

Urtero bezala, 2011n ere, KULTUR ERROTA zirkuituak, bi aldiz ipiniko du TOPAGUNEAren elkarte bazkideen esku “IKUSKIZUNEN ZERRENDA”. Lehenengoa urtarrilaren 11n, asteartea,  izango da, eta ordutik hiru asteko epea izango dute elkarteek, otsailaren 1era artekoa,  uztaila bitarteko bere eskaera-proposamenak egiteko. Horiek, hurrengo asteetan lotzen saiatuko gara. Hurrengo zerrenda ekainaren hasiera zabalduko da eta hurrengo asteetan aurreikusi beharko dira iraila-abendua eperakoak.
KULTUR ERROTA azpiegitura handirik behar ez duten euskarazko kultur ikuskizunen zirkuitua da. IKUSKIZUNEN ZERRENDAk, 120 proposamen inguru biltzen ditu, arloka ( musika, bertsolaritza, diaporamak, magia-zirkoa, literatura, antzerkia,….), eta prezioka multzokatuta.
Elkarte bazkideek egin beharreko diru ekarpena, emanaldiaren prezioari finantziazioa deskontatuta kalkulatzen da. TOPAGUNEAk, koordinazio, finantziazio, fakturazio eta komunikazioaren parte bat hartzen ditu bere gain, baina benetako antolatzaileak tokian tokiko euskara elkarteak dira.
Informazio gehiago: kulturgintza[abildua]topagunea.com (Manuel)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude