Arabako Mintza Eguna, urtarrilaren 15ean Gasteizen

EGITARAUA_MINTZAEGUNA_web_1

2011. urte hasieran, Gasteizen, egun osoko jai egitarau euskaldunaz gozatzeko aukera izango dugu, denok.
ARABAKO MINTZA EGUNA, arabarrak eta ez direnak, mintzalagunak eta ez direnak, euskaldunak elkartzeko aukera izango da.
Elkartu, ezagutu, konpartitu eta elkarrekin egun atsegin eta dibertigarria pasatzeko aukera sortu nahi dugu. Euskaldunak, asko eta askotarikoak garela erakutsi nahi diogu, lehenbizi geure buruari, eta bide batez, bestela pentsatzen duteneei. Askotarikoak eta irudimentsuak, sortzaileak, ondo pasatzeko gogoa izan eta modua sortzen  dugunak. Hizkuntz komunitate bizia, irekia eta erakargarria, azken finean.

Bazkarirako txartelak (20 €), urtarrilaren 10a baino lehenago hartu beharko dira, herrietako mintzalagun koordinatzaileekin harremanetan jarriz edo araba[abildua]topagunea.com helbidera idatziz.
Informazio gehiago: araba[abildua]topagunea.com ( Manuel)

EGITARAUA_MINTZAEGUNA_web_2

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude