XXIV. Jokin Zaitegi Sariketa, AEDren eskutik

Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntzarekin, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko, XXIV. Jokin Zaitegi Sariketa antolatzen dute, aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko dena. Sariketaren edizio honen helburua Mario Vargas Llosa idazle peruarrak idatzitako PantaleĆ³n y las visitadoras eleberria itzularaztea da. Horretarako, 6.000 euroko laguntza emango dio sariketa irabazten duenari.

Oinarri zehatzak eta informazio gehiago, AEDren webgunean bertan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude