XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Kongresua aurkezteko lehen eskualde batzarrak egin dira

Bilbo, Eibar eta Arrasaten egindako batzarretan, inguruko taldeaeuskara elkarteetako kideak bildu ziren atzo, azaroaren 18an. Bertaratutakoek, Kongresuaren nondik norakoak eta proposatu den behin behineko ponentziaren edukiak izan zituzten hizpide.

2010eko urtarriletik martxan dagoen prozesuari esker, euskaldunon elkarteen baitako gogoeta pixkanaka aberastuz doa eta momentu honetan, bazkide guztiei zabaldu berri zaie eztabaida, eskualdeka antolatu diren hainbat batzarren bidez.

Hurrengo egunotan beste hainbat eskualdetan egingo dira bilera hauek. Izan ere, elkarteetako barne gogoeta sustatzeko asmoz, 2010eko azaroa eta 2011ko otsaila bitartean aurkezpen eta eztabaidak antolatuko dira euskara elkarte guztien artean. Helburua, ahalik eta parte hartze handienarekin gogoeta prozesua burutzea da.

Batzarretan aurkeztuko den txostena, kontraste talde batek aurretik aztertu eta osatu du. Elkarte ezberdinetan aritutako 50 kide hauen iritzi, gogoeta eta ekarpenak urria eta azaroan zehar jaso dira, oinarrizko proposamena aberasteko asmoz. Azaroaren 6an, taldeko 44 lagun bildu ziren Eibarren, XXI. Mendeko euskaldunon elkarteen Kongresuaren oinarrizko ponentziari ekarpenak egiteko. Honako bideoan eguneko laburpena eta bertan egon ziren lagun batzuen balorazioa ikusiteko aukera duzue:

Kontr_bideoirudi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude