Topagunearen ponentziak Leizaola Fundazioaren eta Euskaltzaindiaren jardunaldietan

elkarteakJoan den ostiralean bi jardunaldi ezberdinetan hartu genuen parte Topagunearen ordezkariek. Goizean, Topaguneak eta euskara elkarteek sarean duten jarduna aurkeztu zuen Joxe Rojasek Leizaola Fundazioak antolatutako Praktika egokiak gutxitutako hizkuntzen erabilera informazio eta komunikazio teknologietan sustatzeko biltzarrean. Biltzarraren amaieran hartu genuen parte, euskararen alorrean teknologia berriak sustatzeko egitasmo arrakastatsuen aurkezpenean, ARGIA.COM, ELHUYAR.ORG, TROPELA.NET eta INTERNETEUSKADI.ORGren ordezkariekin batera. Hona aurkezpenerako erabili genuen euskarria:

Arratsaldean berriz, Euskaltzaindiak antolatutako Jagon jardunaldietan Gazteak, aisialdia eta euskara izan ziren hizpide eta Aritza Escandon-ek, Kultur Kabiako arduradunak mahai inguruan parte hartu zuen. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude