Seigarren KAMERATOIAk baditu irabazleak

 

 

Larunbatean Ermuan egindako galaren ondoren, badakigu zeintzuk diren seigarren KAMERATOIAn saritutako lanak. Saritutakoak, eta ez irabazleak, gazte sortzaileek beren filmekin egindako ekarpenarekin denok baikara irabazle. Sariak, alabaina, hiru lani bakarrik eman ahal zitzaizkion, eta hauexek izan dira aukeratutakoak:

  • 3. saria, PuntutapArte taldea, “Ermugarra” filma.
  • 2. saria, Zapatilla Films, “Biak bat” filma.
  • 1. saria, Epalzaren Alargunak, “II” filma.
  • Aipamen berezi bat egin diogu ere HEGOAIXE taldeari. Eskoriatzako zoro koadrilla hau urtero-urtero parte hartu dute sei edizioetan inoiz ere kale egin gabe. Sekulako umoreaz etortzen dira eta primeran pasatzen dute/pasarazten digute beti.

Informazio gehiago eta bideoak ikusteko, KAMERATOIA.COM

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude