Karrikiri dendan, euskara modan

kamisetak1

 

Karrikiri euskaldunon elkarteak, Iruñean daukan dendaren eskaintza biltzen duen katalogoa atera berri du. 

Alde batetik, euskaraz dagoen ekoizpen kulturala eta tradizionala zabaldu nahi dute; eta, bestetik, euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko behar ditugun produktuak sortzeko azpiegitura egokia sortu.

Izan ere, zabalkundea eta sormena dira euren lanaren bi ardatzak. Helburu horiek lortzeko Karriri dendaren eskaintza askotarikoa da: etxeko arropa, CDak, liburuak, euskal jantziak, musika, jokoak… eta oso produktu berezi bat: Maialen Lujanbiok Euskal Herriko aurreko finalean kantatuako bertso zoragarriak erabiliz,kamiseta bat egin dute; aukeran,  hainbat kolore eta taila dituzue. 

 

Karrikiri Elkartearen dendan erosketak egiteaz gain, hainbat informazio ere jaso ahal izango duzu:

Xabier karrika, 4. 31001. Iruñea Tel. +34 948 225 845


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude