Kameratoiaren finala, bihar Ermuan

Bihar, azaroak 6, KAMERATOIA Ikus-entzunezko Rallyaren 6. edizioaren finala izango da Ermuko Lobiano Kultur Gunean. Aurtengo Kameratoian parte hartzaileek lau eguneko epea izan dute bost eta hamar minutu bitarteko ikus-entzunezko lan bat sortzeko, “Muga-Mugan” gaiarekin, eta Ermuko hainbat ezaugarri islatuz.

DSC05672

28 taldek eman zuten izena lehiaketan parte hartzeko, eta haietatik 15ek lortu dute lana bukatuta entregatzea. Biharko galan jakingo da horien artean nork irabazi dituen 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude