Bizkaiko euskara elkarteen kulturgintza mintegia, azaroaren 27an Bilbon

Azaroaren 27an, larunbata, Bizkaiko euskara elkarteen KULTURA MINTEGIA egingo da Bilboko ” La Bolsa” eraikinean,10:00etatik 13:30era bitartean.
Bizkaiko mintegi hau, herrialdeka egiten ari direnetako azkena izango da. Izan ere, Gipuzkoa/Nafarroakoa irailaren bukaeran egin zen Villabonako Mintzolan eta Arabari zegokiona, azaroaren 13an, hango Topaketetako atal gisa.
Larunbateko mintegiko ardatza, aurreko beste biona bezala, Durangoko BERBARO elkarteko Igor Elortza eta Larrabetzuko     ARREKIKILIKO Gotzon Barandiaranek idatzitako ponentzia izango da. Ponentzia horretan, euskara elkarteen kultur jardueren ezaugarri eta gakoen inguruko gogoeta egiteaz gain, zenbait proposamen egiten da.
Mintegiko ardatzak ponentzia eta horren inguruko iritzi trukea izango badira ere, bigarren atal batean Bizkaiko bi elkarteren egitasmo bana aurkeztu dira. Erandioko BERBOTS elkarteak “Kanpomartxo” egitasmoaren berri emango du eta Derioko TXIMINTX-ek  “D5K, Derioztarrak 5 kontinentetan” zer den kontatuko digu.
Informazio gehiago:
Manuel Moreno, 656794697, kulturgintza[abildua]topagunea.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude