XXI. MENDEKO EUSKALDUNON ELKARTEEN MUGIMENDUAREN KONGRESUA

kongresua_logoa

Euskara Elkarteen mugimenduarentzat une garrantzitsua dela uste dugu. Funtzio garrantzitsua betetzen ari gara euskara elkarteok sortu ginenetik, baina era berean, badakigu etorkizunera begira jartzeko unea heldu dela; gure funtzioa berrezartzeko eta ikuspegiz aberasteko unea hain zuzen ere.

Esan bezala, euskara elkarteena, gizarte mugimendua da eta baita euskaldunon bilgune ere. Horrela agertuko gara Otsailaren 26an, XXI. MENDEKO EUSKALDUNON ELKARTEEN MUGIMENDUAREN KONGRESUAN; euskaldunon bilgune den gizarte mugimendu modura, alegia. Horrek emango digu eragiteko indarra, antolatzetik eragingo baitugu euskaraz bizitzeko behar eta nahi ditugun espazioak sortzea.

Gizarte mugimendu honen norabidea ere, argi daukagu nolakoa izango den: talde txikian hasita, talde zabalagoetara heldu, hauen laguntzarekin, herri eta elkarte guztiengana irits dadin. Prozesu osoa “olatu” baten moduan irudikatu nahi dugu, Kongresurako bidean batzen doazen kideen babesa eta laguntza pixkanaka gehituko dituena. Horregatik, denon parte-hartzea ezinbestekoa izango da; etorkizuna, denon artean pentsatu behar dugulako.

Besteak beste, 2010eko urtarrilean Durangon ospatutako “Gogoetan: XXI. Mendeko Euskara Elkarteak” izeneko jardunaldietan agertutako kezkei erantzuteko jarri dugu Kongresua martxan. Euskara Elkarteen arteko gogoeta irekiaren bitartez, mugimendu honek etorkizunean zer izan nahi duen eta zer norabide izan nahi duen denon artean eztabaidatu eta erabakitzeko.

Gaur egun euskaldunon elkarteen mugimendua kongresu hau egiteko moduan badago, egun duen bolumenari esker da. Urtean egindako lanari esker, mugimendu honek 20.000 bazkidetik gora, 450 langile eta 1.400 boluntario ditu. Elkarteen eraginaren oinarritik abiatzen da mugimendua etorkizunerako.

Otsailaren 26an Euskaldunon Elkarte guztietako kideak elkarrekin bilduko gara Bilbon, inoiz mugimendu honen baitan egindako bilkurarik jendetsuenean. Horixe izango da XXI. Mendeko Euskaldunon Elkarteen Mugimenduaren Kongresua: “gelditu, pentsatu, eta berriro hasteko” aukera.

Kongresuko Batzorde Eragilea:

. Karmen Irizar         

. Joxemari Muxika   

. Koldo Tapia

. Iban Arantzabal      

. Oskar Zapata         

. Jasone Mendizabal

. Iker Martinez de Lagos

                                                            

 

Kongresuko Batzorde Txikia:

. Iñaki Arruti                        . Iñaki Martinez de Luna 

. Jasone Mendizabal       . Imanol Miner          

. Rosa Ramos                  . Xamar         

. Jon Sarasua                   . Iñaki Urruzola

. Nekane Goikoetxea      . Julen Arexolabeitia

. Josu Aztitia                      . Gorka Barruetabeña

. Elena Herrarte                . Karmen Irizar         

. Imanol Larrañaga          . Iker Martinez de Lagos     

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude