Topagunea omendua izango da Nafarroa Oinezen

Nafarroa Oinezeko antolatzaileek Topagunea omentzea erabaki dute aurten. Azken urteotan egindako lanagatik jasoko du errekonozimendu hau Euskara Elkarteen Federazioak. 

Atarrabian ospatuko da aurten Nafarroa Oinez, urriaren 17an, Munduz mundu lemapean. Egun osoko festaren barruan,  eguerdiko 12etan egingo da omenaldi ekitaldia Paz de Ziganda ikastolan. Kide guztiak gonbidatuta gaude aurtengo Nafarroako ikastolen jaian parte hartzeko. Zorionak denoi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude