Ijitoak eta astialdi mundua: zubiak eraikitzen

Ijitoak eta astialdid mundua: zubiak eraikitzenZer dela eta  gure auzoko ume ijitoek ez dute  astialdi taldeen ekintzetan parte hartzen? Gure astialdi eskaintza gustatuko ote zaie? Zertan ematen dute astialdia? Nola ulertzen dute astialdia? 

Zalantza hauek argitzeko eta ijito eta astialdi mundua elkar hurbiltzeko asmoarekin, bi errealitateen arteko elkartrukaketarako eta formakuntzarako jardunaldi baterako gonbidapena heldu zaigu. Saioa astialdi talde, federazio edo eskolen koordinatzaile, irakasle eta arduradunentzako diseinatuta dago, eta  astialdi munduan lan egiten eta interesa duen edonork parte-hartu ahal du.

  • urriaren 21an, osteguna, 16:00etatik 19:00etara. (KONFIRMATZEKO)
  • Jardunaldia Romi Bidean elkarteko egoitzan izango da (Lizardi 41 – 43, Intxaurrondo-Donostia)

Data eta parte hartzea konfirmatzeko, deitu Romi Bidean elkartera.


Argazkia: “Bandera Gitana”, Arnasuelga, Flickr.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude