HEHOBA deialdia

Dakizuen bezala, 2007az geroztik Eusko Jaurlaritzak urtero-urtero egin du HEHOBA izeneko diru-laguntza deialdia. Deialdiaren helburua hedabideetan hobekuntzak egiteko azterlanak egiten laguntzea da: bideragarritasun planak, plan estrategikoak, kalitate azterketak eta bestelakoak.

TOPAGUNEAn oso aukera interesgarria iruditu zaigu hasieratik, eta AZTIKER ikergunearekin elkarlanean, aldizkarien irakurleen neurketak egin izan ditugu azken hiru urteotan, deialdia aprobetxatuz. Neurketa horiei esker, orain datu zehatzak ditugu aldizkari bakoitzaren irakurle kopuruaren, irkurleen profilaren eta asebetetze mailaren inguruan. Azterketa horien mekanika nahiko sistematizatua dugu eta, interesa izanez gero, beharrezko laguntza guztia izango duzue Federaziotik ahalik eta kostu eta lan gutxien suposa dezan. Emaitzak oso positiboak izan dira orain arteko azterlan guztietan, emaitzen laburpen honetan ikus daitekeen bezala.

HEHOBAren aurtengo deialdia laster aterako da, eta komeni da aurreikustea gure bazkideetako zeintzuek izan dezakezuen interesa irakurleen azterketa hori (edo beste edozein proiektu) aurkezteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude