GEA, Gasteizko Euskararen Agenda

GEU Elkarteak GEA-Gasteizko Euskararen Agenda egitasmoa jarri du abian.

GEA-logoa

Agenda honen helburua Gasteizen euskaraz antolatzen diren ekitaldien berri ematea da. Orain arte, buletina PDF formatuan jasotzen zuten helbide elektroniko bidez 500 euskaldun baino gehiagok. Egun, internet-ek eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu eta egitasmoa indarberritze aldera GEAren bloga sortu dugu: www.gasteizkoagenda.blogspot.com. Bertan jasoko dira Gasteizen eta euskaraz antolatzen diren ekimen guztiak.

Halaber, sare sozialetan ere aurkitu duzue GEA. Egin zaitez GEU Elkartearen lagun!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude