arauak

Irakur itzazu foroaren arau guztiak edozein mezu argitaratu baino lehen.

 Administratzaileek zalantzaren bat argitzea behar baduzu idatzi e-posta bat helbide honetara: komunikazioa@topagunea.org

FOROAREN EGITURA ETA FUNTZIONAMENDUA

– “Gaiak” izeneko atalean, eztabaidagune guztiak aurkituko dituzue 5 ataletan banatuta.

– Eztabaidagaiei ekarpenak egiteko, bertan sartu eta “gai berria” ireki.

– Eztabaidagune bakoitzaren barruan nahi beste gai berri sortu ditzazkezu eta gai bakoitzari ere nahi dituzun komentario guztiak egin.

– Foro honek  zure komentarioetan pdf artxiboak atxikitzeko aukera ematen dizu.

IDAZTEKO GOMENDIOAK

Foroaren atal bakoitzeko gaira mugatzeko eskatzen dizugu. Ez dagokion atal batean egindako argitalpenak lekuz alda daitezke.

– Saia zaitez zure mezuak dagokion foroan argitaratzen.

– Saia zaitez zure mezuari azalpen-izenburu bat jartzen. Horrela errazagoa izango da denentzat aurkitzea eta erantzutea.

– Zerbait kritikatu edo eztabaida gairen bat proposatu nahi baduzu, egin ezazu zure arrazoiak emanez, adieraz ezazu zein den zure ikuspuntua eta eman ezazu zure iritzia. Mezu egoki bat eman nahi badugu plazaratu nahi dugun iritzia arrazoitu beharra daukagu, argudiorik gabeko iritziak ez baitio foroari inongo ekarpenik egiten.

– Web honetako edo beste batzuetako informazioa berragertzen baduzu, aipatu nondik atera duzun eta horren lotura bat ipini.

– Hari baten erdian ez aldatu gaia. Saia zaitez antzeko haria bilatzen, edo behintzat, mezu berri bat zabaldu.

– Erabiltzaileenganako errespetua eta gizabidea eskatzen da, bai trataeran eta bai moduetan ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude