Haur eta Gazte Saileko Batzarra

Haur eta Gazte Saileko batzarraBada denboratxo bat haur eta gazte saileko batzar edo mintegirik egin ez dugula eta baditugu konpartitzeko nahiko abentura, esperientzia eta emozio. Beraz, saileko urteko batzarra egiteko deialdia luzatu zaie bazkideei. 
 
Urriaren 15ean, egun osoko bilkura proposatu da interesgarriak diren gaiak landu eta elkarrekin egoteko baliatzeko, tartean atsedenerako tarteak eduki ahal izanda.

Egitaraua osatzeko hiru bloke nagusi proposatu dira: udalekuak, gai orokorrak eta eztabaida gaia

  • 2010eko Udalekuen balorazioa egingo da eta 2011ko aukerak landuko dira. Tartean bazkide batzuk dituzten formatu interesgarri bi ezagutuko ditugu.
  • Gai Orokorren barruan Zergatik ez? serntiberatze tailerrak eta Gazteen Erabileran Eragiten duten Faktoreen Azterketa proiektuak ezagutu eta aisialdiaren esparruan erabiltzeko modua landuko dugu.Hortaz gain, XXI. mendeko euskara elkarteak  gogoeta prozesua eta honen ondorio gisa antolatuko den kongresuaren berri emango da.
  • Amaitzeko gazteen partehartzea izango dugu eztabaidagi gisa. Elkarteetan bizi dugun errealitatea, gazteei eskaintzen zaizkiene proiektuak, aukerak…

Bazkideei batzarrerako deialdia eta egitaraua zabaldu zaie eta irailaren 30a bitartean haiek aukera izango dute ekarpenak egin eta proposamenak egiteko. Ondoren behin betiko egitaraua zabalduko da eta batzarra non egingo den adieraziko da.

 

Informazio gehiago
94 621 58 05

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude