RIkardo Arregi Liburutegiak badu egoitza

Andoaingo Udalak lokal bat utzi dio Manuel Larramendi Bazkunari bertan 111 Literatur Akademia eta Rikardo Arregi Hemeroteka koka ditzan.

Lokala Andoaingo Arantzibia plazan dago, eta 216 metro koadroko zabalera du. Bertan kokatuko den Hemeroteka duela 15 urte sortu zuen Bazkunak, “euskara hutsez argitaraturiko aldizkari guztiak –egunkari, astekari, hilabetekari…-– bildu, sailkatu eta gordetzeko” asmoarekin. Bilduma horrez gain, Hemerotekak euskarazko kazetaritzari buruzko erakusketa izango du, eta Rikardo Arregiri buruzko atal monografiko bat. Kazetari euskaltzalearen familiak aspaldi utzi zuen Bazkunaren esku haren liburutegia osatzen zuten 200 liburu baino gehiagoko bilduma.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude