Datu babeserako legea elkarteen esparruan

Elkarteetan eguneroko jarduerarekin lotuak hainbat dira eskuartean erabiltzen ditugun pertsonen datuak bai eta argazki edo irudiakDatu babeserako legea elkarteen esparruan ere. Sarri hauek erabiltzerakoan zalantzak edo kezkak sortzen zaizkigu; egokia ote da  datuei ematen diegun erabilpena? legeak markatzen dituen arauak betetzen ditugu?

Datu babeserako legea ezagutzeko eta legeak ezartzen dituen betebehar eta eskubideekiko kontzientzia hartzeko, Topaguneak bereziki bazkideentzako formazio saioa antolatu du.

Ikastaroa Bilbon izango da eta bi saiotan banatuko da programazioa:

1go saioa:  irailaren 23an, legearen gaineko formazio orokorra (9:30-14:00 bitartean)

2. saioa: esparruen araberako formazio espezifikoa

Irailak 29an, legearen aplikazioa aisialdi antolatuaren esparruan (9:30-12:00 bitartean)

Irailak 30ean, legearen aplikazioa tokiko hedabideen esparruan (9:30- 12:00 bitartean)

Parte hartzeko plazak mugatuak dira. Izen ematea zabalik dago gaurtik eta irailaren 6a bitartean. Matrikula prezioa 20€koa da. Ikastaroa gazteleraz izango da.

Interesa edukiz gero deitu edo idatzai sustapena@topagunea.org  946215805

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude