Astialdiko zuzendari ikastaro intentsiboa, irailerako

 

Astialdiko zuzendari ikastaro intentsiboa, irailerako

Astialdiko Zuzendari Ikastaro intentsiboa antolatzen ari da Bizkaiko Urtxintxa Eskola. Jada zenbait pertsona interesatuta agertu dira baina ez dira nahikoak taldea osatzeko, hori dela eta, matrikulazioa irailaren 1era arte luzatzea erabaki dute. Ikastaroak 100 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko izango ditu. Ikastaroa egiteko ezinbesteko baldintzak dira 21 urte beteta edukitzea eta astialdiko begirale titulua edukitzea. Ikastaroaren prezioa 160€koa da.

Ikastaroarekiko interesa edukiz gero, gogoan izan oraindik garaiz zabiltzala. Informazio gehiago 944320445 edo bulegoa@urtxintxaeskola.org helbidean.

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude