Zergatik TEST

Bat gatoz guztiok: euskaldunak gara eta euskaraz bizi gara… ahal dugun punturaino gutxienez.

Baina, noraino eusten diogu euskaraz bizitzeko gure gogo horri? Inguruko erdaldunek ez euskaldunek noraino dute gure hizkuntza aukeraren berri? Noraino eusten diogu gure hautu horri?

Horren inguruko gogoeta bultzatzeko asmoz, ZERGATIK EZ izeneko motibazio saioa sortu du Topaguneak. Bertan, hizkuntzekiko ditugun harreman eta jarreren inguruko gogoeta egiten da, euskara gure hizkuntz bizitzaren zentrora ekartzeko proposamen xume batekin batera.

Baina lehenengo pausua, norbera zer puntutan dagoen jakitea da. Horretarako, ZERGATIK TEST deritzona sortu du Federazioak, norberaren jarreren inguruan hausnartu eta horren araberako ‘kalifikazioa’ ematen duen tresna. Noren antza duzu zure hizkuntza ohiturei dagokienez’ Aralerena? Dotakonena? Xabinaitorrena?

Probatu eta esango diguzue… ah! Eta hitza zabaldu!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude