Windows 7 euskaraz

Eusko Jaurlaritzak eta Microsoftek aste honetan bertan egin behar dute Windows 7 euskaraz jartzeko partxearen aurkezpena. Partxea artxibo txiki bat da, 2 eta 4 Mb bitartekoa, eta Microsoften webgunetik bertatik deskargatu daiteke. Behin deskargatuta, nahiko da klik bikoitza egitea artxiboaren gainean instalazioa automatikoki abiatu eta minutu gutxiren buruan sistemaren aukerarik erabilienak (guzti-guztiak ez, beraz) euskaraz agertzeko. Prozedura oso-oso erraza da, eta norberak egin dezake ti-ta batean. Bertsio honek, gainera, ez du Widnowsen ‘egiazkotasuna’ probatzeko eskatzen, Vistarekin gertatzen zen bezala.

Esan gabe doa gure ordenagailuko menuak euskaraz egoteak garrantzi handia duela, batez ere jendaurrean (aurkezpenetarako, powerpointetarako…) erabiltzen ditugun horietan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude