Hernaniko Kronikak 10 urte

Hernaniko Kronikaren azalaHernaniko Kronika egunkariak 10 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko, egun osoko jaialdia antolatu du. Datorren igandean izango da, ekainaren 20an, eta Hernaniko hainbat elkarte eta talderekin elkarlanean antolatu dute. Goizean Mendiriz Mendik ibilaldia egingo du Plazatik abiatuta. Tilosetan 11:00etatik aurrera, Pelota elkarteak, pelota partiduak antolatuko ditu eta umeen­tzako jolasak ere izango dira.

Arratsaldean ere ekitaldi ugari
Arratsaldean, Eskoba eta Mus txapelketak antolatuko dira. Apuntatu nahi duenak Kro­nikako bulegotik pasa edo 943 33 08 99 telefonora deitu beharko du. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Gazteentzako tailerren ondoren Kontzer­tua emango dute Tilosetan Oi Dek Oi, Ania eta Laiotz taldeek.

EGITARAUA
09:00etan, 2h 30min-ko ibilaldia Mendiriz Mendikoekin, Plazatik
abiatuta.
11:00etan, herriko pelotari
gazteen partidua, Tilosetan.
11:30etan, umeentzako jolasak, Tilosetan.
17:00etan, gazteentzako
tailerrak Gazte Txokoarekin.
17:00etan, karta-jokoak. Eskoba eta Mus Txapelketak. Saria: Berriak elkarteak jarritako lotea.
18:30etan, kontzertuak Tilosetan: Oi dek oi, Ania eta Laiotz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude