Diseinu grafikoko doako prestakuntza HOBETUZen eskutik

Gure prestakuntza beharren azterketa egitean, bazkide batek baino gehiagok adierazi du maketazio eta diseinu programen inguruko prestakuntza jasotzeko interesa. Interes hori areagotu egin da batzuek Quarketik Indesignera eta/edo Freehandetik Illustrator-era pasatzeko aukera baloratzen hasi ondoren.

Horri erantzuteko, bi ikastegirekin egon gara hitz egiten: CEINPRO Donostian, eta INUTEC Bilbon. Biek ere antzeko planteamendua dute: gai hauen inguruko 30 ordu inguruko ikastaroak dira, astean bi egunetan, bi orduz, goizean goiz edo iluntzean, eta nahiko maila txukunekoak entzun dugunez. Bilbokoetan parte hartzeko, interesatuek Bizkaian izan behar dute lantokia edo bizilekua, eta Donostian egin nahi dutenek, Gipuzkoan. Ikastaroak erabat dohainik dira, HOBETUZek ordaintzen baititu. Nafarrak berez HOBETUZetik kanpo geratzen dira, bizitokia edo lantokia EAEn ez badute behintzat; hala ere baten batek interes berezia izanez gero, deitu eta ikusiko dugu zer egin daitekeen.

Momentuz ez daude zehaztuta datorren ikasturterako datak, baina pentsatzekoa da ikastaroak irailaren erdialdean – urria hasieran hasiko direla. Edonola ere, aurreikuspenak egiten hasi beharra dago, eta hori dela eta, interesa duzuenok fitxa sinple-sinple hau betetzeko eskatu behar dizuegu. Izena emateko azken eguna EKAINAREN 25a da. Nik orduan dagoen zerrenda hartu eta hori komunikatuko diet bi ikastegiei, lekuak erreserba ditzaten. Behin datak eta abarrak finkatuta daudela, matrikula orri osoa pasatuko dizuet betetzeko.

Hori da dena momentuz, benetan espero dut eskaintza interesgarri eta -batez ere- baliagarri suertatzea. Zalantzarik izanez gero, idatzi lasai aldizkariak[abildua]topagunea.org helbidera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude