300 bat lagun bildu ziren Arrasaten Mintza Egunaren bosgarren edizioa ospatzeko

TOPAGUNEA Euskara Elkarteen Federazioak, AED Elkarteak eta Zahar Berri mintzapraktika programak antolatu zuten Euskal Herriko mintzapraktika egitasmoetako partaideak elkartzeko eta jai-egun entretenigarria euskaraz pasatzeko helburuarekin. Berbalagunak, solaskideak, mintzalagunak, mintzakideak… Hego Euskal Herriko txoko guztietatik hurbildu ziren Arrasatera mingaina gustura astintzeko.

Saridunak

Arrasatera bertaratu ziren guztiek bertsolariez, trikitilariez, ibilbide historiko batez eta Kataia taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.

Mintza Eguneko informazio gehiago HEMEN.

Mintza Eguneko argazki gehiago HEMEN ikus daitezke.

bazkaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude