Nafar gobernuak egiten duena eskubideen ukazioa da

Oskar Zapata. Argazkiaren egilea: Josu Santesteban

NABARRA aldizkariak elkarrizketa egin dio Nafarroako Topagunea koordinatzen duen Oskar Zapatari, nafar euskalgintzak maiatzaren 15ean Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean deitu duen manifestazioaren harira. Hona Oskarrek elkarrizketa horretan egindako adierazpenetako bat:

<!–

–>

Nafarroan bizi dugun egoera ederki jasotzen du ordea:  Gobernuak hartu duena ez da aldarrikapen zehatz  politiko batzuen kontrako jarrera, ez,  hori baino askoz larriagoa da: Oinarrizko eskubideen ukazioa da, diskriminazioa. Diskriminazioa da Artaxonako gurasoek pairatzen dutena beren seme- alabak euskarazko ereduetan matrikulatu nahi dutenean. Telebista euskaraz  ikusteko aukerarekin Gobernuak jolasten duenean, 2010. urtean Naparrok pairatzen duguna ere diskriminazioa da. Diskriminazioa da sentitzen duena euskara ikasi nahi duen pertsona  batek dirutza pagatu behar duenean. Napartar batek administrazioarekin tramite bat erdaraz egitera behartzen dutenean ere diskriminatu egiten dute.  Pertsonon eskubideez ari gara, politikaren aurretik dauden eskubideez. Pertsonak gara bete beharrak eta eskubideak ditugunak, pertsonak gara diskriminazioa jasotzen dugunak. Naparrak gara  betebehar berdinak izanik, Leitzan espainola ikasteko  betebeharra dugunok,  eta Mendigorrian euskaraz ikasteko eskubidea ez dugunok. Hori diskriminazioa da, lege gaizto  batek ahalbidetzen duena. Eta modu ankerrean Gobernuak erabiltzen duena.

Antolatzaileak, gainera, irrati kuña zabaltzen ari dira egunotan, nahi eta ahal duten irrati euskaldun eta euskaltzaleek emititzeko. Hemen ere txertatu dugu nahi duenak deskargatzeko:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude