GAZTEMATIKA Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sistema

GaztematikaMaiatzaren 13an Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian GAZTEMATIKA Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapen Sistema aurkezteko jardunaldia egin zen.  Baina zer da GAZTEMATIKA?

Gipuzkoako Foru Alndundiako Gizarte Politikako Departamendtuak, EUDEL Euskal Udalen Elkartearen laguntzaz, Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sistema garatu du. Haur eta gazteen arloan Gipuzkoan lortutako erakundeen arteko adostasunetik sortua da sistema, eta helburu nagusitzat dauka herrir administrazioak eta herritarrek arlo horretan egiten dituzten jardurak aitortzea eta haien ikusgarritasuna lortzea. GAZTEMATIKAK erreferentziazko esparru bat ezarten du tarteko diren eragileentzat, eta erakusten du zein den Gipuzkoako haurrei, neraberri eta gazteei arreta emateko sarearen diseinua, zein diren haren koordinazio mekanismoak, eta zein diren tarteko den administrazio bakoitzaren eskumenak. Finean haurren, nerabeen eta gazteen bizi kalitatearekin eta eskubideen erabilerarekin zerikusia daukan guztia definitzeko markoa da.

 

Topagunetik han izan ginen eta GAZTEMATIKA sistemaren edukia  ezagutzeko aukera izan genuen. Horrez gain aurkezpen jardunaldiak bi hitzaldi interesgarri eskaini zizkigun. Domingo Comas Gazteria Politiketan aditua den soziologoarena eta Jaume Funes, nerabezaroan aditua den psikologo ospetxuarena. Hitzaldi horien laburpena irakur daiteke elkarrizketa formatuan.

Gaztematika txosten osoa hemen

Gaztematika txosten laburtua

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude