Milaka lagunek aldarrikatu dute euskaraz bizitzeko eskubidea

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Iruñean antolatutako manifestazioan milaka lagunek parte hartu dute. Golem zinemetatik abiatu eta Gazteluko plazan amaitu da martxa. ‘Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea’ aldarrikapenarekin bat egin dute milaka lagunek.

Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak irakurri zuen manifestazio amaieran Kontseiluaren aldarrikapena.

Iñaki Lasak, Kontseiluaren ildo politiko instituzionaleko arduradunak manifestazioaren amaieran azaldu zuenez, “Iruñean inoiz euskararen alde egin den manifestaziorik handiena izan da”.

Balorazio oso ona egin du Kontseiluak egindako deialdiak izan duen erantzunaz. Manifestazioa ez dela ezeren amaiera aipatu du Lasak. “gaurko manifestazioa zerbaiten hasiera besterik ez da. Aurrera begira lan egiteko oinarriak jarri behar ditugu”.

Informazioa hedabideetan:

Berria

Gara

Diario de Noticias

Nafarroan.com

Zuzeu.com

Diario de Navarra

ABC

Nabarreria.com

euskalherrian.info

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude