"Zergatik Ez? – Euskararen Erabilera Soziala Bultzatzeko Tailerraren" Aurkezpen Saioa

Azken hilabeteotan zenbait froga saio egin ondoren, Topaguneko bazkideentzat zuzendutako Aurkezpen Saioa burutuko dugu datorren apirilaren 23an Eibarren, Eta Kittoren egoitzan (goizeko 10:00etan hasita).
Tailerraren inguruko aurkezpentxo bat hementxe:
Zergatik ez?-en helburu nagusienetako bat partehartze zuzena bilatzea denez, bi ordu – bi ordu t´erdi iraunduko duen saiorako 12 laguneko topea jarriko dugu.
Gerora, eskariaren arabera aurkezpen saio gehiago ere antolatuko ditugu behar izanez gero. Adibidez Nafarroan beste aurkezpen saio bat burutuko da eta datozen asteotan emango dugu horren berri.
Izena emateko bidali eposta bizkaia@topagunea.com helbidera.
Argibiderik nahi izanez gero, deitu bestela: 94-4751618 edo 637588785 (Galder)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude