Xabier Mendigurenen hitzaldia Martin Ugalde Foroan

Kontseiluaren sorreratik Idazkari Nagusi izan den Xabier Mendigurenek datorren astean, hilaren 24an, utziko dio bere kargua Paul Bilbao-ri. Ordezkapena egin aurreko azken ekitaldi publikoa Martin Ugalde Foroan egingo du Mendigurenek, bertan emango duen hitzaldian, ostegunean, apirilaren 22an, arratsaldeko zazpietan.

Hitzaldia azken urteetan Kontseiluak egindako lanaren errepasoa egiteko baliatuko du Xabier Mendigurenek eta beraz, Kontseilutik deialdia bidali digute bertan parte hartzeko. Hitzordu interesgarria izango delakoan helarazten dizuegu deia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude