Laburbira

LABURBIRA 2013

LABURBIRA Film Laburren zirkuituak, hamar urte bete ditu jada. Urte hauetan, ehunka emanaldi izan dira Euskal Herriko hamaika txokotan, baita Euskal Herritik kanpo ere. Aurtengoa, Erandion hasi eta Igorren bukatuko da, eta tartean izango dira Hernani, Londres, Gasteiz, Atarrabia, Paris eta beste hainbat herri.

ZORTZI IKUS-ENTZUNEZKO ORDU ETA LAURDEN INGURUAN

Emanaldi bakoitzean zortzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2011n eta 2012an sortutakoak. Aurreko edizioetan bezala, honetan ere ibilbide luzeko egileen eta egile berrien lanak ezagutarazteko ahalegina egin dugu: Carlos Rodriguez, Oihan Amezua / Karlos Ibarbia / Netzer Bereziartua / Asier Sustaeta, Kote Camacho, Koldo Almandoz, Bernues anaiak, Telmo Esnal, IƱigo Lopez eta Ander Mendia.    

Ordu eta laurden inguruko emanaldian, sormena, dokumentala, fikzioa zein animazioa uztartzen dituzten ikus-entzunezkoak izango ditugu.

MATERIALA:

Kartela eta eskuorria: http://www.flickr.com/photos/topagunea/sets/72157632791246745/

Dokumentazioa, filmeetako argazkiak eta sinposiak: http://www.topagunea.org/dokumentazioa/laburbira/

Laburbira 2013, data aldaketa!
LABURBIRA, herri berriak!
LABURBIRA, herri berriak!

Egile zein ikus-entzuleentzat, LABURBIRA euskarazko produkzioa ezagutarazteko aukera da, eskaintza herri askotara zabalduz. Herriotako asko txikiak izanik, gutxitan izaten dute zinema bertan eskaintzeko aukera. Gainera, egileak eta ikusleak elkarrengana hurbiltzeko asmoz, zenbait saiotan solasaldia egingo da egileekin, proiekzioaren ondoren. Batzuek zein besteek biziki eskertzen dute iritzi-trukerako aukera hori, normalean oso aberasgarria izaten da eta.  

Aurtengo Laburbira Erandion hasiko da, martxoaren 4an, eta martxoaren 29ra arte 23 herritan izango da. Bizkaian, Araban, Nafarroan eta Gipuzkoan izango ditugu emanaldiak, baita Londresen eta Parisen ere. Ondorengo euskara elkarteek antolatu dute 2013ko film laburren zirkuitua:

   

LABURBIRA 2013/>

Hona hemen aurtengo Laburbiran proiektatuko diren zenbait lanen TRAILERRAK:

BERRIRO IGO NAUZU-trailer from morgancrea on Vimeo.

oinaze egoitzak (trailer ) from ERABAKI produkzioak on Vimeo.

trailer Deus et Machina from Koldo Almandoz on Vimeo.

TRAILER BEERBUG from KATUE STUDIO on Vimeo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude